XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BATEK.- Ni naiz zerutik jautsi ogia.

- Ogi hortarik jaten duenak badu bethiko bizia.

DENEK.- Ohore zuri, Jesu-Kristo.

Credo (Apheza aldare erdian da).

BATEK.- Sinesten dut Jainko Aita botere guzia duena baitan, zeruaren eta lurraren Kreatzalean;
DENEK.- Eta Jesu-Kristo, haren seme bakar, gure Jauna baitan; zoin kontzebitu baitzen Izpiritu-Sainduaren bertutez, sortu zen Maria Birjina ganik, pairatu zuen Pontzio Pilatusen manuaren azpian, kurutzefikatu zuten, hil zen eta ehortzi zuten; jautsi zen ifernuetarat; hirugarren egunean jeiki zen bizirik hilen artetik; igan zen zeruetarat, han jarria dago Jainko Aita botere guzia duenaren eskuinean; handik ethorriko da bizien eta hilen jujatzerat.

BATEK.- Sinesten dut Izpiritu-Saindua baitan;
DENEK.- Eliza katoliko sainduan; Sainduen partaliertasunean; bekatuen barkamenduan; haragiaren phiztean; bethi iraunen duen bizitzean.

Halabiz.